Ostatua
Aristondo landetxea
Landa-ostatua Donostian
Ostatua lau logela bikoitzetan eskaintzen da, jatorrizko banaketari zor zaion errespetuaren ondorioz. Horrek espazio oparoak sortu ditu, bisitariei egonaldi atsegina eskaintzeko pentsatuak eta jende pilatzeko arriskurik gabeak.
Lau sail independente dira, eta bakoitzak kanpotik du sarrera. Bainugela osoa dute eta hozkailua, mikrouhinak, wifi eta TB dute.
Hala ere, gelen tamaina dela eta, baimena dugu, bezeroek eskatuta, gela bakoitzean bi ohe osagarri jartzeko.
Terrazari ataripe estalia eman zaio, erdia hartzen duena, eta espazio libre eta kanpokoa da, baina, aldi berean, gelaren barru-barrukoa eta osagarria. Horrek erabilera zabaltzen du, eta giro atseginagoa lortzen du; euria egiten duen arte.
A! Eta aparkatzeko arazorik gabe; izan ere, aparkalekua gelen sarreran eta maila berean dago, eta ez du irtengunerik, eskailerarik edo sartzeko oztopo arkitektonikorik.Igeldoko landa giroa, besteak beste, Arritxulo, Marabieta eta Pilotegi bideak.
- Aguitiko hondartzara itsasoraino jaistea.
- Igeldo mendiko jolas-parkea eta Donostiako badiaren ikuspegi bikaina.
- Haizeen orrazia.
- Donostiako hiru hondartzak, Kontxa, Ondarreta eta Gros.
- Alde Zaharra, taberna, jatetxe eta pintxoen eskaintzarekin.
- Portua, pasealeku berria, Aquariun, Urgull mendia, San Telmo eta Ontzi museoak.
- Zientziaren jauregia Miramon parkean.